Argazkiek kontatzen dutena, ikusgai

Maialen Huarte Arano 2024ko mar. 5a, 13:42

Nafarroako Argazkilarien Elkarteak erakusketa zabaldu du Corte Ingles saltokiko zortzigarren solairuan. 2016az geroztik egiten dute euren lanen bilduma eta aurten 32 lan daude ikusgai. 2023ko argazkiak dira denak. Gai, kolore eta testuinguru askotarikoak. Horiekin batera, Calleja anaiei omenaldia egin diete haiek egindako bi argazki jarrita. 

Nafarroako Argazkilarien Elkarteak 2023ari dagokion erakusketa zabaldu du gaur Corte Ingleseko zortzigarren solairuko Kultur Aretoan. 32 irudi dira eta beste bi, omenaldi gisara baliatu dituzte hil berri diren Calleja anaiei eskainiak. Aurten, bigarren aldiz, bideografia ere izanen da ikusgai pantaila erraldoi batean.

Lesakako zubi gaineko dantzariak, Altsasuko momotxorroak, ardiak larrean lasai jaten ilunsentian, Osasunako jokalariak garaipena ospatzen, Palestinaren aldeko manifestazio bat edota Caravinagre kilikia ageri dira argazki bilduma horretan. Denek dute zerbait kontatzeko ahalmena. Hain zuzen, argazkilariek eurek diote, adimen artifizialaren garai hauetan eta edozeinek argazkiak egin ditzakeen une hauetan profesionalek "zilegitasun eta egiazkotasuna" ematen dietela kontatzen ari diren horri.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!