Nafarroako Kimika Hitzarmena bultzatzeko mobilizatu dira ELA eta LAB

Euskalerria Irratia 2024ko mar. 1a, 14:10

CEN patronalaren aurrean egin dute elkarretaratzea UGT eta CCOO sindikatuen babesik gabe; Madrilgo hitzarmenaren esperoan, ez baitute Nafarroako hitzarmenik nahi.

Enpresarien Elkargoaren egoitza eta UGT eta CCOO sindikatuen egoitzaren artean 50 metro eskas daude, eta haien artean, CEN patronalaren aurrean egin dute gaur elkarretaratzea kimika sektoreko langileek ELAk eta LABek deituta; Nafarroako kimika sektoreko hitzarmenaren alde batu dira.


Batzuei eta besteei Nafarroarako hitzarmen kolektiboa galdegin dute, bi aldeetan baitago blokeaturik eta horrek soldatetan zein lan baldintzetan ondorio zuzena duelako. Asier Calderon LABeko ordezkariak azaldu duenez “estabilizazioarekin eta horrek dakarren prekarietatearekin amaitzeko garaia da”.

Une honetan, Estatu mailako hitzarmena ezarrita dago Foru Erkidegoan eta berria negoziatzen ari dira Madrilen; hori horrela, UGTk eta CCOOk ez dute Nafarroako lan hitzarmenik nahi.

Elkarretaratzea deitu duten sindikatuek nabarmendu dutenez, lan hitzarmen estatalaren ezarpenak lan baldintzetan eta soldatetan galera handia suposatzen du Nafarroan. Esate baterako azken urteotan soldatak % 5 baino ez direlako igo, bizitzaren garestitzea askoz ere handiagoa izan denean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!