PSNren alkateak, UPN eta Juntos por Orkoienen babesa izan du herriko euskara ordenantza polemikoa aurrera ateratzeko. Ezin ahantzi Alejandro Lopez alkateak, pribilegiatuak deitu zituela herriko euskaldunak, jarduerak eta zerbitzuak euskaraz eta gaztelaniaz egin ahal zituztelako. Bada premisa horretatik abiatuta, Orkoiengo herritarren arteko "berdintasuna" bilatu duela defendatu du. Berdintasuna noski, elebakartasunetik ulertuta.
Orkoiengo euskararen ordenantzak, euskarazko komunikazioak, zerbitzuak eta jarduerak aurreikusten ditu, hori bai, “posible denean” esaldia gehituz araudiari. Euskal Herria Bilduk kontra bozkatu du, ordenantza euskaran atzerapausua suposatzen duelako.