Espainiako Auzitegi Gorenak onartu du Jucil guardia zibilen elkarteak aurkeztutako errekurtsoa eta bertan behera utzi du trafiko eskumena Nafarroako Gobernuaren esku uzteko Espainiakoak onartu zuen errege dekretua. Auzitegi Gorenaren arabera, posible da trafiko eskumena Nafarroako Gobernuaren esku geratzea Foru Hobekuntza erreformatuz edo eskualdaketari bide emanen liokeen lege organiko bat onartuz Espainiako Gorteetan. Honen aurrean Maria Txibitek esan du "aurrera egiteko beharrezkoa den mekanismoa” artikulatuko duela Nafarroako Gobernuak.