Gaur abiatuko dira 'Antsoain Komiki Boom' jardunaldiak

Bidane Beloki Ezker 2024ko ots. 19a, 10:29

Bosgarren edizioa izango da aurtengoa eta martxoaren lehena bitartean komikien eta fanzineen aurkezpenak, erakusketak eta zinema izango dira, besteak beste.

Gaur, otsailak 19, Antsoain Komiki Boom-en bosgarren edizioa abiatuko da; komikiaren eta ilustrazio sozialaren inguruko jardunaldiak dira. Antsoaingo Udalaren babesarekin eta Txokogorri, Antsoaingo Liburutegia eta El Polvorín Fanzinotekaren laguntzarekin antolatutako egitasmoa da.

Martxoaren 1era arte, bi astez, komikien eta fanzineen aurkezpenak, erakusketak eta zinema izango dira ikusgai publiko zabalaren eskura. Angela Fernandez, Ainara Aizpiazu, Andrea Ganuza, Yurre Ugarte, Julen Ribas eta Roberta Vazquez izango dira munduko hainbat bazterretatik Antsoainera gerturatuko diren ilustratzaile zenbait.

Besteak beste, Angela Fernandez Del Campo ilustratzailea kartel iragarlearen egilea da. La Caverna serigrafia eta ilustrazio estudioaren sortzaile eta bazkidea da nazioarteko zein Estatuko hainbat argitalpenetan izan da kolaboratzaile. Artistaren lana izango da ikusgai egunotan: Mierdiaria. Lanak haitzulotik. Erakusketaz gain, martxoaren 1ean, arratsaldeko 19:00etan fanzinearen aurkezpena egingo du artistak. Erakusketen artean, Andrea Ganuzaren Zeharkatu nazazu lana ere izanen da ikusgai.

Nabarmendutako jardueren artean, otsailaren 22an, osteguna, Antsoaingo antzokian, Isabel Herguera zuzendariaren El Sueño de la Sultana animaziozko filma proiektatuko dute. Sarrerak Udalaren webgunean erreserbatu daitezke.

Bestalde, Asisko Urmenetak Vermú Komiki jardueran parte hartuko du otsailaren 24an, larunbatean, eta Cesar Oroz marrazkigilea Irakurketa Klubeko protagonista izango da otsailaren 27an, asteazkenarekin.

Kontsultatu programa eta jarduera guztien xehetasunak hemen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!