Elkarretaratzeak eginen dituzte osasun zentroetan Palestinako "hondamendia" salatzeko

Maialen Huarte Arano 2024ko ots. 15a, 08:16

Su-etenaren aldeko Nafarroako Osasun Komunitateak protestak deitu ditu osasun zentroetako atarietara Palestinan gertatzen ari den "hondamendia" salatzeko. Israelek egindako azken bonbardaketaren aurrean, 1,5 milioi errefusiatu biltzen dituen Rafah-n, kalera aterako dira osasun alorreko profesionalak. 

Osasun zentroetan elkarretaratzeak eginen dituzte gaur Palestinan izaten ari den "hondamendia" salatzeko. Azken bonbardaketak Rafah herriko errefusiatuen kanpalekuetan izan dira eta are "krudelagoa" izan da Israelen jarrera haiekiko. Gaza hegoaldean dagoen Nasser ospitaleko Khaled Al Serr zirujaua osasun-babesa galdegiten ari da "etengabeko lanean ari baita ahal duen moduan ebakuntzak egiten". Nafarroako Su-etenaren aldeko Osasun Komunitateak egin du elkarretaratzerako deia. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan 11:00etan aterako dira kalera eta baita Buztintxuri, Mutiloa, Atarrabia, Donibane eta Iturramako osasun etxe atarietara ere. 14:30ean Ubarmin klinikan izanen da protesta. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!