Epaileen "euskarafobiaren" kontrako elkarretaratzea eginen dute otsailaren 8an 17:30ean Nafarroako Justizia Auzitegiaren parean. Zizur Nagusiko Udaleko obretako langileen lanpostu bati profil elebiduna kendu diolako eginen dute protesta. Zizur Nagusiko Euskara taldea, Behatokia, Euskal Herrian euskara eta ELA, LAB eta Steilas dinsikatuak zein Zizurko EH Bildu eta Geroa Bai ere agertu dira erabakiaren kontra.
"Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna ezagutuko ez balute bezala jokatzen ari direla iruditzen zaigu. Bertan jasoa baitago hizkuntza gutxitu baten aldeko neurriak ezartzeak ez duela eremu zabalagoa duen hizkuntza kaltetzen", azaldu du Joseba Otanok Eukararen Defentsarako Sareko kideak. Halako erabakiak onartezinak direlako "erantzuna" behar dutela uste dute.