Glovo enpresak Iruñeko egoitza itxi eta hamazazpi langile kaleratuko ditu

Maialen Huarte Arano 2024ko urt. 19a, 13:29

Tafalla kalean du Glovok egoitza Iruñean.

Iruñean Glovo enpresak Tafalla kalean duen egoitza itxi eta egun lan- kontratuarekin lanean ari diren hamazazpi langileak kaleratu eginen dituela jakinarazi du. Banaketa zerbitzua eskaintzen dute langile horiek eta bizikletaz egiten dituzte elikagaien banaketak. Gehienak autonomoak dira, %95 baina enpresak kontratatutakoak ere badira. Horiek utziko ditu lanik gabe eta Comisiones Obreras sindikatua "ahaleginduko" da ahalik eta kalte-ordain "onena" izan dezaten. 

Kalera joanen dira egun Glovo enpresako lan-kontratua duten hamazazpi rider Iruñean. Mobiletako aplikazio bidez janaria eskatu eta bizikletaz banaketa egiten dute etxez-etxe. Glovok Mundu mailako kaleratzeak eginen dituela iragarri du berriki eta horrek Iruñean ere izanen du eragina: hamazazpi kaleratzeez gain Iruñeko Tafalla kalean duen egoitza ere itxi eginen du. 

Atzo jakinarazi zuen Glovo enpresak kaleratzeak eginen zituela Iruñean beste zenbait hiritan bezala. Izan ere, Espainia osoan bost egoitza operatibo itxiko ditu eta horren eraginez kaleratuko ditu langileak. Comisiones Obreras sindikatuak ordezkariak ditu Iruñeko langileen artean. 

Kalte-ordaina negoziatuko du enpresa zuzendaritzarekin Comisiones Obreras sindikatuak ezin badie lanpostu horiei eutsi. Autonomo-faltsu gisara lan egindako epea ere kontuan hartzea exijituko diote. Etengabe ari da zuzendaritza lan eskubideak zapuzten eta horixe jaso dute auzitegien zenbaitetan beste kasu batzuekin.

Glovo Espress-en zerbitzua Iruñeko Tafalla kalean duen egoitzatik eskaintzen dute. Han elikagaiak batu eta banatu egiten dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!