Berta Arizkun (Burlatako alkatea): "Erripagaina zein udaletan sartuko den aztertzen ari gara"

Pello Argiñarena Urriza 2024ko urt. 18a, 13:17

Burlata laugarren udalerria da Nafarroan. 20.000 biztanle ditu. Bertako alkate Berta Arizkun izan dugu Metropoli Forala saioan. Bere esanetan, oraindik ere hazten ari den herria da. Lehentasun nagusien artean Erripagainaren inguruko etorkizuna erabakitzea dago. Lau udaletan banatuta daude bertako lur eremuak: Iruñea, Huarte, Eguesibar eta Burlata. Nafarroako Gobernuarekin harremanetan daudela esan digu. Bitartean, Erripagainako zerbitzu publikoak oso eskasak dira auzokideek behin eta berriro salatu duten bezala.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!