Nafarroako Gobernuaren eskutik helduentzako euskara ikasteko ikastaroak eskaintzen ditu Zubiarte euskaltegi publikoak eta izen emateko epea zabaldik dago. Uharteko euskaltegian urtarrilaren 15etik 21era bitartean egin ahal izango da matrikula.
'Euskara ber hiru' lelopean irakaskuntzaren eskaintza zabala azpimarratu dute: presentziala, autoikaskuntza eta online. A1 mailatik hasi eta maila guztiak eskaintzen dituzte, gainera, EGA titulua prestatzeko eta C1 azterketa egiteko eskaintza berezia dauka. Hala ere, webgunean bertan euskaltegiaren eskaintza kontsultatu daiteke.
Halaber, aurrez aurreko eta autoikaskuntzako hainbat ikastaro eskaintzen dira, goizez, arratsaldez eta gauez, online modalitatean. Gainera, ikastetxeak prestakuntza ikasleen lan-txanden arabera egokitzeko erraztasuna ematen du.
Matrikula online egingo da, baina, aurrez aurre egin nahi izanez gero, hitzordua eskatu daiteke 848 43 10 10 telefonora deituz edo ikastetxeko posta elektronikoaren bidez. Plazen eskaintza mugatua da, deialdi honen helburua taldeetan izan diren bajak osatzea baita, nahiz eta A1 mailan ere bi talde berri eskaintzen diren goizeko eta arratsaldeko ordutegian.