Entzutekoak

Bakarne Atxukarro: "Labèque ahizpek sortu eta sortzen lagundu egin dute beti"

Euskalerria Irratia 2023ko abe. 13a, 20:35

Oraingoan bi gizalaba aurkeztu dizkigu Bakarne Atxukarrok: Baionan sorturiko Labèque piano jotzaile ospetsuak. Kalakan taldea Madonnari aurkeztu ziotenak dira bi musikari hauek.

Duela gutxi, Labèque ahizpa pianojoleak ikusi eta entzun nituen Baluarten, eta hauekin beti gertatzen zaidan bezala, liluraturik geratu nintzen.

70 urte baino gehiago dituzte baina bi neskatxa dirudite. Izugarrizko energia eta haien artean dagoen konplizidadea agirian geratzen da segituan. Ez da harritzeko, noski, bizitza osoa baitaramate jotzen elkarrekin.

Baionan jaio ziren eta ama izan zuten piano irakaslea. Musika ikasketak bukatutakoan Parisko kontserbatorioko lehendabiziko saria eskuratu zuten, eta handik aurrera biak elkarrekin beti agertu dira oholtzan.

Lau esku eta bi pianorako errepertorio hautatzen dute beti.

 

Lehen albuma grabatu ostean, musika garaikideko jaialdi askotan parte hartzen hasi ziren, eta izena lortu zuten nazioartean.

 

Errepertorio klasikoa, jazz, garaiko musika, flamenko, barrokoa, popa, Avant-rock… Denetarikoa gustuko dute eta guztiekin arrakasta handia lortu dute jo duten urte hauetan zehar.

Haien ospeak orkestra famatuekin batera kontzertuak egiteko aukera luzatu die: Berlingo Filarmonika Orkestra, Londonekoa, Bavierakoa, Munichkoa; Viena, Boston Philadelphiakoa, etab. Eta beti oso izen oneko zuzendariekin.

Kontzertuetatik haratago, ahizpentzat bereziki obra ugari idatzi dituzte munduko egile famatuenek.

 

Katiak eta Mariellek (oraindik ez dugu esan, baina horiek dira haien izenak) haien bi piano eta perkusiotarako errepertorioa aberastu dute West Side Storyren lehen bertsio instrumentalarekin edo Ravelen Boleroaren bi piano eta perkusio euskaldunentzako bertsioa bezalako lanekin.

 

1970 eta 1997 artean, disko ugari grabatu zituzten, firma askorentzat. Baina, ondoren, 10 urtez utzi zioten diskoak grabatzeari, haien musika klasikoko diskoetxe propioa sortu aurretik.

Haien diskoak grabatzeaz gain, avant-rocka edo musika tradizionalak bezalako estilo ezberdinetako musika talde gazteak ekoizten hasi ziren, Mayte Martín eta Kalakan, besteak beste.


Izan ere, 2009an Kalakan hirukote euskaldunarekin hasi ziren elkarlanean, eta haren lehen diskoa ekoiztu zuten. Eta, orain bitxikeria bat. Dirudienez, 2011n ahizpen etxean antolatutako festa pribatu batean, Madonna haien laguna Kalakaneri urkeztu zioten, eta horri esker, Kalakan taldeak Madonaren munduan zeharko biran parte hartu ahal izan zuen. Gogoan dugu guztiok grabatutako bideoklipa, ezta? Adarraren sagarraren puntarena. Zoragarria, por tzierto.


Labèque ahizpak musika egitearekin ez dira konformatu. Sortu ere nahi izan dute beti, eta sortzen lagundu. Horregatik, 2005ean haien fundazioa sortu zuten, musikaren eta irudiaren arteko harremana sustatzeko eta musika esperimentaleko taldeei laguntzeko.

 

Gainera, 2012an, Erromako eskola zahar batean, Studio KML izeneko grabazio estudioa sortu zuten, haien fundazioko eta disketxeko musikalarientzat topagune eta sorkuntza gune bat zabaltzeko.


Eta hori dena emanaldiak eskeintzen eta disko grabatzen jarraitzen zuten bitartean, jakina.

 

Azkeneko diska 2018an gratatutakoa da eta “Amoria” du izena. Eta emanaldiei dagokienez ba oraindik sasoi bete betean daude.

 

Dudarik gabe, emakume hauek euskal musikarentzat bakarrik ez dira izan oso eraginkorrak, baizik eta gaur egungo munduko musikarentzat ere. Historia egiten ari dira.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!