Ohe batean lo egin ahal izatea eta aterpearekin oinarrizkoa da. Hori ere ez zaie bermatzen Iruñeko kaleetan dauden etxegabe guztiei. Hala esan du Euskalerria Irratian Elkarri Laguntza Elkarteko Miren Urteagak: "56 plazatako albergea ireki zenetik geratu da txiki. Kalean bizi dira oraindik ere 25 lagun inguru", azaldu du. Boluntarioa da bera eta ahal duen guztian laguntzen die etxerik gabekoei. "Ahal duguna egiten dugu. Baliabideak falta dira", ohartarazi du. Izan ere, ohea izatearekin ez da aski ere: "Goizeko zortzietan gelditzen dira aterpetxetik kanpo eta ez zaie ezer gehiago eskaintzen", esan du. Baliabide gehiago galdegin dituzte. Ez bakarrik aterpetxeak eskaintzen ahal duena baizik egunerokoan babes eta laguntza ere bai. "Gehienak dira paperik gabe daudenak, arreta medikua, hizkuntzarekin laguntza ... eta beste zenbait ezinbesteko tresnak behar dituzte aurrera egin ahal izateko", dio.