A30 Greba feminista orokorra

"Zahar etxeez gainera bestelako aukerak beharrezkoak dira adinduentzako"

Maialen Huarte Arano 2023ko aza. 20a, 08:42

Ana Sarobe pentsionista da. Ez du egungo zahar etxeetako ereduetan ikusten bere burua. Norberaren nahiak errespetatu beharko liratekeela uste du eta beste aukera batzuk mahai gainean izan. Horretarako lan handia dago egiteko eta aldarrikapen horiek eramenen ditu azaroaren 30eko greba feministara. Zaintza emakumearen ardura izan da eta horrek eragin du pentsionisten arrakala: emakumeen pentsioa gizonena baino %26 txikiagoa da. 

Zainta guztion ardura dela argi du Ana Sarobe pentsionistak. "Emkumearen ardura izan da urteotan zaintzarena. Jaiotzetik dugun dohain bat bagenu bezala. Baina ez da egia", azaldu du Euskalerria Irratian egindako elkarrizketan. Gizonek ere zaintza euren erantzukizuna dela aitzat hartzeko unea dela iritzi du. "Gure lana etxean eta zaintzan izan da urte askoan eta horrek eragin du pentsioetan arrakala izatea", izan ere emakumeen pentsioa gizonean baino %26 txikiagoa da Nafarroan. 

Azaroaren 30ean greba femeinista dago deitua eta zaintza erdigunean jartzeko baliatuko dute. Sarobek argi du: "Adinduoi aukera eman behar zaigu erabakitzeko non bizi nahi dugun". Izan ere, ez du konpartitzen gaur egungo zahar erresidentzien eredua. Bestelako aukerak badaudela uste du eta horiei bide eman behar zaiela eskatzen ari da. "Gobernuak lan egin behar du beste alternatibak eskaintzeko", adierazi du. "Etxebizitza kooperatibak daude adibidez, edo norberaren etxean beharezkoak diren zaintzak jasotzeko aukerak ere hor egon beharko luke", dio. 

Entzun elkarrizketa osorik argazkian klik eginda. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!