Nafarroako alderdi sozialistako militanteek Espainiako gobernu akordioa babestu dute

Maialen Huarte Arano 2023ko azaroaren 6a

Asteburuan egin zuen kontsulta PSNk.

Nafarroan ere galdetu diete alderdi sozialistako militanteei ados ote dauden Espainiako gobernu akordioarekin eta baiezkoa eman dute parte hartu dutenen %89,1ek. 

Baliteke aste honetan osatzea Espainiako Gobernua. Horri begira, asteburuan Nafarroako sozialistek aukera izan dute Pedro Sanchezek inbestidurarako adostu dituen akordioak berresteko. %89,1arekin babesa eskaini diote Nafarroako sozialistek aukera horri. PSNko militanteek beraz, gobernu akordioa babestu dute.

1.037 pertsonak hartu dute parte kontsulta horretan, errolda osoaren %66ak: 924 sozialistek babes eman zioten eta 103k kontrako jarrera erakutsi zuten, 10 boto izan ziren txuri edo baliogabeak.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!