Langile publikoei euskara ikasteko baimenak ukatzen dizkietela salatu du LAB sindikatuak

Maialen Huarte Arano 2023ko aza. 3a, 13:25

Euskara ikasteko baimena kukatzen direl salatzeko elkarretaratzea egin du LAB sindikatuak Hezkuntza Departamentuaren parean.

Euskara ikasteko baimenak ukatzen ari zaizkie langile publikoei Hezkuntza Departamentua batez ere. Hala salatu du LAB sindikatuak. Langileen kexak iristen ari zaizkie eta gehienak departamentu horretatik izaten ari direla adierazi du Isabel Artieda sindikatuko hezkuntza alorreko eledunak. Herritarren eskubideak ez dituztela errespetatzen eta legez eska ditzaketen baimenak ukatzen dizkietela salatu dute gaur elkarretaratzean. 

Euskara ikasteko baimenak ukatzen ari zaizkie langile publikoei. Hala salatu du LAB sindikatuak. Kexak iristen ari zaizkie eta gehienak Hezkuntza Departamentutik izaten ari direla adierazi du Isabel Artieda sindikatuko hezkuntza alorreko eledunak. "Legez dute baimen hori eskatzeko aukera, baina azkenaldian euskararen kontra izaten ari diren jarrerekin bat eginez, euskara ikasteko aukera ere ukatu egiten zaie langileei", esan du Artiedak. Administrazio publikoen barruko jarrera "euskarafobikoa" salatu du sindikatuak. Azaldu du, hezkuntzan izan dituztela hizkuntza-eskubideen aurkako jarrerak, baina Osasun Publikoko Institutuan ere ukatu direla baimenak.  

"Arrazoiak askortarikoak izan dira ukatzerako garaian: batzuek euskara maila txikiegia izanagatik, beste batzuetan justu kontrakoagatik maila altuegia zelako edo euren lanpostuetarako euskara jakiterik ez dutela behar esan dietenak ere badira tartean", kritikatu du. Elkarretaratzea egin du LAB sindikatuak baimen ukazioengatik eta ohartarazi du "euskararen oldarraldiaren" beste adibide bat gehiago dela honakoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!