Andrea Ganuza Santafé ilustratzailea

Erabiltzailearen aurpegia Liebana Goñi 2023ko urr. 19a, 19:35

Gaurkoan, Andrea Ganuza Santafé ilustratzaileak argitaratutako bere azken lana dakarkizuet.
ATRAVIÉSAME.
2017 eta 2020. urteen artean Medellin hirian (Kolonbian) gertatutako istorio laburren bilduma gisa aurkezten den eleberri grafikoa.
Artistaren esperientzia pertsonaletik kontatuak, sentsazioen bidez eta poesiatik hurbil dagoen estilo baten bidez, inguratzen gaituenagatik eragiten uztera gonbidatzen gaituena, gizabanakoen eraldaketa bilatuz.
Zentzumenendako mirari honen orrien artean korapilatzera, kolore eta marra iradokitzaileek harrapatzen uztera eta diseinu eta maketazio zainduaz gozatzera gonbidatzen zaituztet.
Ez galdu obra dardarti, ausart eta sutsu honekin gozatzeko aukera, ez zaituzte epel utziko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!