Carmen de Burgos Segui
Almerian jaio zen 1867an. Aitak etxean zeukaten liburutegi handia bere esku jarri zuen beti.
Nerabe zela, Arturo Alvarez Bustos izeneko kazetari eta poeta almeriar batek maitasun-poema bat idatzi zion. Eta ez zen gelditu konkistatu zuen arte.
Aita ezkontza horren aurka zegoen arren, ezkondu egin ziren, eta senarraren ondoan kazetari lanbidea ikasi, eta egunkari batean hasi zen lanean.
Hala eta guztiz ere, haien amodio historiak porrot egin zuen, eta Carmen, hiru seme alaba hiltzen ikusi ondoren eta laugarren haurraz erditu eta gero, alaba hartu, maletak egin, eta Madrilera joan zen, bere osaba baten etxera. Egunkarietan lan egiteko eta garaiko intelektualen eta idazleen zirkuluetan sartzeko helburua zuen.
Osabak kontaktu batzuk aurkeztu zizkion, baina haren ondoan ez zen geratu Carmen, gizonak ohera eraman nahi zuelako.
Beraz, Carmenek gizon batengandik ihes egin behar izan zuen berriro. Baina Madrilen geratu zen.
Handik urtebetera, zuzenbide penalari buruzko artikuluak idazten hasi zen La correspondencia de España egunkarian. Ondoren, El Globo-n "Notas femeninas" izeneko zutabea eskuratu zuen. Bertan, "La mujer y el sufragio" eta "La inspección de las fábricas obreras" bezalako gaiak jorratzen hasi zen.
1903ko urtarrilaren 1ean, Augusto Suarez de Figueroa Almeriako kazetariak Diario Universal sortu zuen, eta Carmeni deitu zion bere egunkarian parte har zezan. Baina ez zion laguntza eskatu, kontratatu egin zuen. Hori ez zen batere ohikoa. Izan ere, lehen emakume kazetari profesionala izan zen Carmen.
Egunkari horretan eguneroko zutabe bat idazten hasi zen, "Lecturas para la mujer" izenekoa, batzuetan Colombine ezizenarekin. Hor modaz eta moldeez hitz egiten zuen; baina, aldi berean, Europako beste herrialde batzuetan ikusten zituen ideia liberalizatzaileak islatzen zituen.
Lehena, dibortzioa. Irakurleengandik, intelektualengandik eta kargu publikoetatik dibortzioari buruz jasotzen zituen gutunak argitaratuz joan zen, eta “El divorcio en España” izeneko liburu batean pilatu zituen guztiak. Lan hark, besteak beste, Unamunoren, Barojaren, Azorinen, Vicente Blasco Ibañezen eta Antonio Mauraren iritziak jaso zituen.
Kanpaina horrek ospe handia eman zion. Beti miretsi zituen autore asko, hala nola Giner de los Rios eta Blasco Ibañez, bere idazkiak baloratzen hasi ziren, eta bere asmoen alde borrokatzeko zuen kemena aitortu zioten. Beste batzuek, aldiz, tradizioaren etsaitzat hartu zuten. “Dibortziatzailea" ezizena ezarri zioten.
1905ean, Hezkuntza Publikoko Ministerioak urtebeteko beka eman zion beste herrialde batzuetara joateko eta hango irakaskuntza-sistemak ikasteko. Hari esker, Carmen de Burgos, bere alabarekin batera, Frantziara, Italiara eta Monakora joan zen, non ideia eta inspirazio berriak aurkitu zituen, adibidez, sufragio unibertsala.
Madrilera itzuli zenean, ziur zegoen emakumeek botoa emateko garaia iritsi zela, eta kanpaina berri bati ekin zion.
Egunkarian "El voto de la mujer" izeneko zutabea inauguratu zuen. Zutabe horretan ideologia ezberdinetako politikari, idazle eta kazetarien hirurogeita hamar iritzi argitaratu zituen.
Garai berean Europan zehar egindako bidaietan ezagutu zuen beste ohitura bat abian jarri zuen: literatur solasaldiak.
Bere literatur aretoa antolatu zuen. Asteazkenero, bostetan puntuan, bere etxean hasten zen "La tertulia modernista". Colombinek tea zerbitzatzen zuen, herrialde haietan egiten zuten bezala. Haien jokamolde bikainak imitatzen zituen, eta ezarri zuen barnetik pentsamendu-askatasuna erabatekoa izango zela.
Solasaldiak urte batzuk iraun zuen, eta handik “Aldizkari kritikoa” atera zen.
Tertulia hau sortzeaz gain, Venezian aurkitu zuen “En el mundo de las mujeres” liburua itzuli zuen. Bertan, Roberto Bracco antzerkigileak adierazi zuen emakumea gizartean integratzeko ezinbestekoa zela etxetik kanpo ikastea eta lan egitea, gizonek egiten zuten bezala.
Ordurako kazetaria oso deserosoa zen erregimen politikoarentzat. Bere idazkiek deseroso sentiarazteaz gain, gizarte-iraultzaren mehatxua ikusten zuten haiengan.
Pertsekuzio bat hasi zen, eta Toledora joateko gonbidatu-derrigortu zuten.
Carmen hara joan zen, baina idazten eta hitzaldiak ematen jarraitu zuen, gonbidatzen zuten toki guztietan. Horrez gain, Madrilera joaten ere jarraitu/segitu zuen , solasaldi literarioetara.
Horietako batean, Ramon Gomez de la Serna izeneko 18 urteko zuzenbideko ikasle bat ezagutu zuen, eta instantean maitemindu zen berarekin. Carmenek 37 urte zituen.
Horren eraginez, solasaldia utzi eta idazteari ekitea erabaki zuten. Literatura munduan ezaguna eta miretsia zen Carmen, baina mutila oraindik ez.
Gomez de la Sernaren aitak ez zuen begi onez ikusi idilio hori, eta hariak mugitzen hasi zen bereizten saiatzeko. Izan ere, bere semea Parisko Pentsioen Batzordeko idazkari izendatzea lortu zuen. Beraz, Ramon Frantziara joan zen bizitzera eta Colombine Madril eta Toledo artean geratu zen.
Baina maitasun gutunek eta Parisera egindako bisitek aitaren asmoak birrindu zituzten. Handik gutxira, Ramon Madrilera itzuli zen, eta elkarrekin bizi izan ziren berriro.
Tartean, Ramon Parisen zegoen bitartean, 1909an Melillako Gerra piztu zen, eta horrek Carmen Malagaraino eraman zuen, horrek gudu-zelaitik gertuago egotea ahalbidetzen baitzion.
Hainbat kronika argitaratu zituen Heraldo-n, zaurituez, Gurutze Gorriaren lanaz eta Melillako ur faltari buruzkoak.
Baina hori gutxi zen harentzat, eta Melillara bertara joatea erabaki zuen. Bost egun geroago, Heraldoren lehen orrialdean, titular batek "Colombine, Melillan" iragarri zuen. Horrela, Espainiako gerrako lehen emakume korrespontsala izan zen.
Handik ez zuen gertatzen ari zena bakarrik kontatu. Soldaduen senideei beren osasun egoeraren berri ematen ere saiatu zen. Egunkariak egunero argitaratzen zuen zaurituen zerrenda bat.
Eta, amaiera gisa, "Gerra gerrari!" izeneko artikulua idatzi zuen. Gerraren kritika basatia eta gizaki orok hiltzeko duen eskubidearen defentsa izan zen hura.
Hau ere garaiko agintariek ez zuten oso gustukoa izan.
Hurrengo hamarkadetan Ramonekin jarraitu zuen lan egiten eta bizitzen. Inoiz ez zion bidaiatzeari utzi, ezta munduko edozein lekutan hitzaldiak emateko gonbidapenak onartzeari ere, gizonaren ondoan egoteagatik, hori bai.
Baina hogei urte geroago amodioa bukatu zen, ustekabean (?) harrapatu zuen oso modu kaskar batean. Eta Ramon Gomez de la Sernaren "Los medios seres" antzezlanaren estreinaldiarekin batera gertatu zen.
Carmenen alabak parte hartu zuen emanaldian. Neska hautsita itzuli zen Argentinatik, senar utzita eta drogekiko mendekotasun handiarekin. Carmen bere bikotekidea tematu zen bere bikotekideak paper bat eman ziezaion. Ez zen erraza izan, baina, azkenean, hark amore eman zuen.
Gau hartan, emanaldia amaitzean, Carmenek bere alaba eta bere bikotekidea maitaleak zirela jakin zuen. Horrek Ramonek Parisera ihes egitea eragin zuen.
Carmenek oso gaizki pasatu zuen, eta bizitza publikotik erretiratu zen.
1931ko apirilaren 14ra arte. Errepublikak etxetik atera zuen. Alderdi Errepublikano Erradikal Sozialistan afiliatu zen, eta alderdiak hurrengo hauteskundeetan diputatu izateko hautagai aurkeztea nahi zuen.
Mitinen jarduera frenetikoaren eta bihotzak eskatzen zion atsedenaren artean igarotzen zuen denbora.
Denboraldi horretan masonerian ere sartu zen. “Amor logia” sortu zuen, eta autoritate maila gorena eman zioten, Maisu Handia, hain zuzen.
1932ko urriaren 8an, larunbata, Zirkulu Erradikal Sozialistaren egoitzara joan zen idazlea, sexu-hezkuntzari buruzko mahai-inguru batean parte hartzera. Bat-batean, gaizki sentitzen hasi zen. Oso gaizki. Akituta.
Egongelan bi mediku zeuden. Anbulantzia batek Carmen de Burgos bere etxera eraman zuen, eta bertan hil zen goizaldeko ordu bietan.
Colombine Madrilgo Hilerri Zibilean lurperatu zuten. Segizioan orduko politikari eta intelektual nagusiak zeuden. Albistea nazioarteko dozenaka hedabidetan agertu zen. Hainbat omenaldi izan ziren haren omenez, eta intelektual askok, besteak beste, Clara Campoamorrek, Madrilek kale bati bere izena emateko eskatu zuten.
Baina Errepublikaren amaiera ere bere oroimenaren amaiera izan zen. Franco jeneralak bere izena egile debekatuen zerrendan sartu zuen Zola, Voltaire edo Rousseaurekin batera. Bere liburuak liburutegietatik eta liburu-dendetatik desagertu ziren.