Palestinari elkartasuna adierazteko eta Gazaren kontrako erasoaldia salatzeko Baluarte jauregiaren ondoko plazatik abiatu zen manifestazioa Iruñean Israel "terrorista" eta Europa "konplize" dela salatzen zuen pankarta baten atzetik. Gazako herritarrek pairatzen duten "okupazio militarra" gaitzetsi zuten, eta han 2,3 milioi pertsona "espetxe handi batean" bizi direla gogorarazi zuten.Bihar ere elkarretaratzea eginen dute Iruñeko udaletxe plazan 18:30ean.
Euskalerria Irratian Palestinaren Aldeko Plataformako kide Txuri Ollo mintzatu da. Argazkiak klik eginda entzun dezakezu elkarrizketa, osorik.