Travestika: ikuskizun musikala Zentralen

Maialen Huarte Arano 2023ko urr. 3a, 13:41

Trabestiek ikuskizunak eskainiko dituzte hilean behin Iruñeko Kafe Zentral Antzokian. Igandean izanen da lehena. Taula gainera sei artista igoko dira eta musikarekin loturiko emanaldia eskainiko dute. Adin guztietarako izanen dela iragarri dute. 

Gauez aritzetik, egunez aritzera pasako dira trabestiak Iruñeko Kafe Zentral antzokian. Iluntasunetik, argitara. Beste publiko bat ere erakartzea da asmoa. "Haur, nerabe zein adinduak etor daitezke gurera", esan du Gata izeneko tarbestiak. Ikuskizuna eskainiko dute musikaz betea eta performanzez lagunduta. Travestika proiektua Iruñean falta zen espazio baten hasiera izanen dela iragarri dute.

"Trabestiak beti izan dira izkutuan, ilunean, zokoratuta. Bada garaia gure ikuskizunek lekua hartu eta argitara ateratzekoa", adierazi du Gatak. Topagune ere izanen da Travestika. "Ikuskizun klasikoak eta modernoak tartekatuko ditugu". Hilean behin ariko dira Zentralen. Beti artista desberdinak oholtza gainean.Bi orduko ikuskizunak izanen dira. Publikoa etengabe izanen da protagonista eta opariak ere banatuko dituzte. Igandean izanen da lehena 17:00etan Oholtza gainean, sei artista.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!