Kalean eskatzen segitzen dute gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea

Maialen Huarte Arano 2023ko urr. 2a, 09:54

"Pentsiodunen eskubideak adinarekin ez dira iraungitzen", adierazten ari dira Iruñeko Pentsiodunen Mugimenduko kideak. Eguerdian irtengo dira kalera nafarroan dauden 51.000 bizilagunek gutxieneko 1.080ko pentsioa jaso dezatela aldarrikatzeko. "Pentsio txikiagoekin ez gara hilabete bukaerara iristen", salatu dute. Udaletxeko plazatik irtengo dira manifestazioan. 

1.080 euro baino gutxiagoko pentsioekin ezin dira hilaren akaberara iritsi zenbait bizilagun Nafarroan. Horixe salatzen ari dira astelehenetan egiten dituzten protestetan. Gaur ere manifestazioa eginen dute Iruñean udaletxeko plazatik irtenda. "Adinekook bizi-baldintza duinak izateko eskubidea dugu, pentsio publiko, duin eta nahikoak, zerbitzu publiko unibertsalak eta gure arreta-beharrak aseko dituen zaintza-sistema publikoarekin", adierazi dute Iruñeko Pentsiodunen Mugimenduko kideek. Nafarroako Gobernuari bere esku dagoena egiteko exijitu diote eta Espainiakoari pentsio txikienak igotzea: "Emakumezkoek dituzte pentsiorik txikienak", adierazi dute. Adinduen artean eta pentsioa jasotzen dutenen artean arrakala ere agerikoa dela salatzen ari dira. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!