Bost haurretatik batek sexu abusuak pairatuko ditu gehiengo baten 13 urte bete baino lehenago. Datuak ikaragarriak dira. Hain zuzen ere errealitate gogor horri aurre egiteko moduak aztertuko dituzte datorren astean, urriaren 7an Katakraken eskainiko den ikastaro batean. UEU-k eta Gure Sareak Elkarteak elkarlanean antolatutakoa da ikastaroa.
Horretaz gain, UEU-k eskaintza zabala prestatu du udazkenari begira: ikastaroak eta jardunaldiak aurreikusita dituzte datozen hilabeteetarako, Edurne Koch Nafarroako UEUko ordezkariak azaldu moduan.