Lezkairuko 56 ikasle matrikulatu dituzte beste auzoetako D ereduko lerroetan LAB sindikatuaren arabera

Maialen Huarte Arano 2023ko ira. 25a, 10:17

Paderborn ikastetxean, Lezkairun, ingelesa eta alemana lehenetsi dituzte eta euskarazko eskaintza ez da modu berean egin sindikatuaren ustez.

Alemana irakasten dute Lezkairuko Paderborn ikastetxean. Ikasturte hasiera honetan egin zituzten azken azpiegitura lanak eta eraberrituta gelditu da. Han izan ziren, besteak beste, Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidentea eta Hezkuntza kontseilari Carlos Gimeno. D eredua eskaintzeko aukera bazegoela esan zuten biek, baina eskari nahikorik gabe ez dela lerrorik atera. Duela hiru aste hasi ziren baieztapen hori zalantzan jartzen hainbat kolektibo, tartean, LezkaHiru. Eskaintza ez zela garaiz egin uste dute euskaraxko ekimenak bultzatzeko taldeko kideek. Orain, LAB sindikatuak ere egin du salaketa: "Auzoko 56 haur daude matrikulatuta beste ikastetxe batean D ereduan", esan du Oihane Jordana LAB sindikatuko irakaskuntza alorreko ordezkariak. "Inglesezko eta alemanezko eskaintzei eman zaie lehentasuna. Arazoa ez da euskarazko lerroan eskaeri falta izan", gaineratu du.  

Argi esan dezatela

Hezkuntza Departamentua gardentasunez ari beharko litzateke matrikulazioari dagozkion pausu guztietan. Eskaintza egiteko ere ezin da ikastetxeetako zuzendaritzen esku geratu, askotan, ez delako D ereduaren alde egiten LAB sindikatuaren ustez. "Azalpenak eskatu nahi ditugu eta salatu errealitatea beste bat dela", esan du Jordanak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!