San Fermin Txikiko Jai Batzordeak ez du zertan 2022ko diru-laguntza itzuli auzitegiaren epai baten arabera

Maialen Huarte Arano 2023ko ira. 25a, 09:41

2022ko San Fermin Txikirako eskatutako diru-laguntza itzultzeko eskatu zuen urte hartako Hezkuntza eta Parte Hartze zinegotziak, Fernando Sesmak. Nafarroako Administrazio Auzitegiak dio ez duela zertan dirua bueltatu "ez dutelako legea urratu". 

Diru-laguntza bat itzultzeko eskaera egin zuen joan den legealdiko Iruñeko Udaleko Hezkuntza eta Parte Hartze zinegotziak, Fernando Sesmak. San fermin Txikiko festak antolatzeko 4.343 euro bideratu zituen Udalak baina, diru hori itzultzeko eskatu zuen gero. Jai Batzordeak egitaraua inprimakian kaleratzen du eta hainbat saltokitako eta alderdi politikotako publizitaterekin argitaratzen du. Hori aintzat hartu du Sesma Ciudadanos alderdiko zinegotziak eskatzeko diru-laguntza itzultzeko ez delakoan bateragarria diru-laguntzarekin.

Auzitegiak baina dio, bateragarriak direla batetik diru-laguntza eta bestetik inprimakian agertzeko alderdi politikoek jartzen duten dirua. Izan ere, legeak jasotzen du diru-laguntzak bateraezinak direla “interes politikoa izan dezaketen ekitaldiekin edo ekimen aldarrikatzaileekin”, baina ezin dela horrekin alderatu inprimaki batean publizitate politikoa egitearekin.

Hortaz, auzitegiak dio, Jai Batzordeak ez duela zertan diru hori itzuli. Erabaki hori errekurritu daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!