Xabier Mtz. de Lezea: "Ohiko ikastaroez gain, gitarra klaseak eta kirol jarduerak eskainiko ditugu aurten IKA-n"

Euskalerria Irratia 2023ko ira. 7a, 12:46

IKA Campion euskaltegian matrikulazio kanpaina betean daude. Ohiko maila guztietako euskara ikastaroez gain, aurten aisialdiarekin lotutako saio berriak ere aurreikusi dituzte: 'Kirolean aritu, euskaraz jokatu'; eta 'Gitarra klaseak' euskaraz.

 

Xabier Mtz. de Lezea IKA-ko irakasleak argitu moduan, kirol jardueren ikastaroek helburu bikoitza izanen dute: bata, kirolaren munduan murgiltzea, hainbat kirol mota eta beren modalitateak ezagutuz; eta bestea, euskara praktikatzea. “Ez da inolako aurretiko esperientziarik behar, jarduera horietan guztietan irakasle aditu batek lagunduko baitzaitu”, argitu du. Kirol desberdinen artean aukeratu daiteke: kayak, mendi igoera, eskalada, esku pilota… 

Gitarra klaseei dagokienez, helburua gitarra jotzeko oinarrizko ezagutza lortzea izango da: tresna ezagutu, nota garrantzitsuenak eta akordeak jotzen ikasi, eta kantu ezagunak gitarraz laguntzeko gaitasuna lortu. 

Bestalde, ohiko eskaintzarekin jarraituko da: EGA/C1 eta C2 azterketak prestatzeko ikastaroak baita gaierako euskalduntze mailak ere. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!