Aurtengo berrikuntza nagusien artean, Kirol eta Jarduera Fisikoko gradua eta Ingeniaritza Termikoko gradu bikoitza aurkitzen dira; baita Tuterako kanpusean eskainiko den Kirol eta Jarduera Fisikoa Fisioterapiarekin gradu bikoitza ere.
Martin Larraza Kalitate, Ekonomia eta Estrategiako errektoreordeak hauen inguruan hitz egin digu, baita eskera gehien dituzten graduen inguruan ere. Halaber, euskarazko ikasgaien aldeko apustu gero eta zabalagoa egiten ari direla ere azaldu du Larrazak, gehienbat gizarte eta osasun arloko graduetan.