Aurten, gainera, proposamen berriekin dator azoka: hirian barrena marraztutako erakusleihoak, konferentzien irudikatze grafikoak eta portfolioen erakusketa bat, bertako sortzaileek beren proiektuak aurkeztu ditzaten.
Nabarmentzekoa Kondestablearen jauregian ezarri den Azalak erakusketa, Euskal Herriko komikigintzaren historian murgiltzen dena. Honen inguruan hitz egiten aritu gara, hain zuzen ere, Kike Infamerekin batera erakusketa antolatu duen Mikel Begoña komikigilearekin. Irailaren 12an, biek ala biek erakusketaren bisita gidatuko dute arratsaldeko 18:00etan; eta horren ondoren hainbat euskal editore bilduko dituen mahai-ingurua eskainiko da.