Tomate zaporea izanen du larunbateko EKOmerkatuak

Euskalerria Irratia 2023ko abu. 31a, 12:21

Goizeko 10:00etatik 14:00etara Nafarroako produktu ekologikoen azoka ospatuko da. Tomate dastaketez gain, VII. Tomate zahar, lokal eta ekologikoaren lehiaketa ospatuko da Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean.

CPAEN-NNPEK, Nafarroako Ekoizpen Ekologikoaren Kontseiluka antolatutako EKOmerkatuak oso edizio bereziarekin emanen dio hasiera ikasturteari; izan ere, Tomate zahar, lokal eta ekologikoaren lehiaketaren VII. edizioa hartuko du irailaren 2an, larunbata, 10:00etatik 14:00etara, eta nekazariak eta zaleak bilduko ditu, baita bertako tomate ugari ere.
 
Tomate ekologikoen barietate ezberdinak (Krimeako tomate arrosa, jack eta beltza) erosi ahal izango dira El Puente Viejo postuan, hilero EKOmerkatuan parte hartzen duten ekoizleak eta Caparrosoko sasoiko barazkiak eramaten dituzte. 
 
Tomateez gain, EKOmerkatuan ohiko elikagaiak erosi ahal izango dira: Sakanako, Lizarraldeko eta Baztango gaztak, Faltzetako baratxuriak eta olioa, Lizarraldeko garagardoak eta olioa, Izurzu eta Arbeizako eztia, Imotzeko arrautzak, gazta eta esnekiak, Beriaingo pasta, Munarrizko patatak eta lekaleak eta Erriberako sasoiko barazkiak.
 
‘Zatoz eta dastatu’ gunean, Geltokiren eskutik, tomate dastaketa eskainiko da doan 12:00etatik 14:00etara eta tomatea hiru modutan prestatuko da: zopa hotza, ‘pan tumaca’  eta tomate gordina olioa eta gatzarekin.
 
Postu gonbidatua Assena izango da, Nafarroako endometriosi elkartea, informazio postu batekin.
 
Tomate zaharraren VII. Lehiaketa
Aldi berean, Gasterea elkarteak eta Gazteluleku elkarteak tomate lehiaketa egingo dute Geltokin. Lehiakide bakoitzak tomate zaharren (hibridoak ez direnen) 3 lagin aurkez ditzake gehienez, eta lagin bakoitzeko bi tomate aurkeztu behar dira. Laginak, 40 gehienez, inskripzio-ordenaren arabera zenbatuko dira. Izen-ematea eta erakusketen banaketa goizeko 10ak arte izango da Geltokin eta sari banaketa 13:30ean egingo da.
 
Azken finean, sasoiko produkturik gozoenetako baten inguruan bira egiten duen egun oso bat, non erosi, gozatu, jan, ikusi eta usaindu ahal izango den.
 
EKOMERKATUA
Irailak 2 10:00etatik 14:00etara. Iruñeko Autobus Geltoki Zaharra.
 
Ekollaondo. Arrautzak eta ahuntz-gazta. Goldaratz.
Olite Tainta. Baratxuriak. Faltzes
Elkea. Lekaleak, garargadoa eta sagar-zukua. Bakedano eta Artaxoa.
Axuribeltz. Ardi-gazta. Iturgoien.
El Puente Viejo. Barazkiak. Caparroso.
Gil Pagola. Olioa. Eulz.
Larrezabal ECO. Ardi-.gazta. Altsasu.
Erlan. Eztia. Izurzu.
Lakabeko okindegia. Ogia eta pastak. Lakabe.
Erlandere. Eztia. Arbeiza.
Ecológicos Aranda. Olioa. Falces.
Pittika. Behi-gazta. Erratzu.
Javier Anocibar. Patatak eta txitxirioak. Munárriz.
Pasta Martinelli. Pasta. Beriáin. 
 
JARDUERAK:
12:00-14:00: ‘Zatoz eta dastatu’. Doako tomate dastaketa Geltokiren eskutik. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!