Nafarroako Administrazio Epaitegiak EH Bilduren helegitea onartu eta ebazpen irmoa eman du. Orduko alkate Enrique Mayak Gazteluko Plazaren erdian baimendu zituen barrak ez zetozen bat zuzenbidearekin, lehia askea "urratu" zutelako, "inolako justifikaziorik gabe", Gazteluko Plazako eta Labriteko Jaitsierako ostalaritza-establezimenduetara mugatu zirelako eta, honetaz gain, Hondakinen Legea ere ez zuten bete edateko ur nahikorik eta edalontzi berrerabilgarririk ez zutelako.