Nafarroako 2022ko Jokoaren Urteko Memoria Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusiaren Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuak egiten du, eta datu horien arabera, iaz 293,22 milioi euro gastatu ziren Foru Erkidegoan ausazko jokoetan, loterietan eta apustuetan. Txanpon-makinei dagokienez, iaz 42,64 milioi euro jokatu ziren Nafarroan, 2021ean baino % 34 gehiago. Igoera hori gorabehera, joko-modalitate horrek gainbeheran jarraitzen du pandemiaren garaitik, taberna eta joko lokalen itxieraren ondorioz; izan ere, 2019an, koronabirusaren aurreko urtean guztira 135,4 milioi euro jokatu ziren txanpon-makinetan Nafarroan, hau da, iaz baino hiru aldiz gehiago.
Bestalde, ONCEk (Espainiako Itsuen Erakunde Nazionalak) kudeatutako jokoek 20,55 milioi euro erakarri zituzten iaz nafar herritarrengandik, 2021ean jokatutako 18,3 milioiak baino % 12 gehiago.
Azkenik, bingoetan 12,02 milioi euro jokatu ziren iaz.