Igande arratsaldean Nafarroako Artzain Zakur Txapelketaren 55. edizioa jokatu zuten Uharte Arakilen. Txapela Antonio Alustiza aresoarrarentzat izan zen; Ttiki zakurrarekin lehenbiziko postua lortu zuen eta Bat zakurrarekin hirugarrena.
Uharte Arakilgo Gainberako belaian jokatutako txapelketan Alustizak bere 21. txapela jantzi zuen. Ttiki zakurra izan zuen ondoan, eta honekin hirugarren aldiz irabazi du Nafarroako txapela.
Honela gelditu zen sailkapena:
- Antonio Alustiza Ttiki zakurrarekin.
- Jexux Razkin Mendi zakurrarekin.
- Antonio Alustiza Bat zakurrarekin..
- Jorge Oteiza Lagun zakurrarekin.
- Aritz Ganboa Txistu zakurrarekin.
- Javier Fernandez Txikito zakurrarekin.
Lehenbiziko bi sailkatuek irailean Bizkaiko Axpe herrian jokatuko den Euskal Herriko Artzain Zakur Txapelketan Nafarroa ordezkatuko dute.