“Lehentasuna eman zaio autoen ataskoak konpontzeari eta ez oinezko eta bizikletei bidea errazteari”

Euskalerria Irratia 2023ko abu. 25a, 11:33

Zizur Nagusitik Iruñera zihoala auto batek harrapatu eta hil egin zuen Ana Etxeberria irakaslea pasa den astean. Istripu latzak Zizur eta Iruñea arteko bidea eta A-15 autobidea gurutzatzen diren puntuaren arriskua agerian utzi du beste behin ere. Duela bi urte obrak egin ziren bertan, oinezkoendako bidean irtenbide segurorik planteatu gabe. Zizur Nagusiko EH Bilduk oinezko eta bizikletendako pasarela proposamena aurkeztu du. Ander Loyola zinegotziak azaldu du Euskalerria Irratian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!