Iruñerriko Mankomunitateak prensa ohar baten bitartez azaldu duenez, langileen zein ikasleen oporrak direla kausa udan bidaiari kopurua nabarmen murrizten da, eta horregatik aldatzen dute ordutegia.
Ordutegi berrien inguruko xehetasunak markesina guztietan jarri dituzte ikusgai, eta honako lotura honetan ere kontsulta daitezke.