Sanferminetan hiriarteko garraioa indartuko du Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2023ko uzt. 4a, 13:40

Mugikortasun segurua eta iraunkorra bermatzeko autobus bidezko hiriarteko garraioko 39 zerbitzu berri jarriko ditu.

Sanferminetan 39 zerbitzu berri jarriko ditu Nafarroako GobernuakIruñera joan-etorria idartzeko. Zehazki Iruña – Logroño; Iruñea – Altsasu – Gasteiz; Iruñea – Tutera – Zaragoza; Iruñea – Donostia – Donostia; eta Iruñea – Tafalla ibilbideak areagotuko dira.

Zerbitzu gehigarri horiez gain, autobus gehiagorekin indartuko dira urte osoan ematen diren zerbitzu arruntak, eskatutako joan-etorriak errazteko. Errefortzu horiek, batik bat, eskari handieneko ordutegietan biltzen dira, eta jaietan antolatutako ekitaldietara joateko erabiltzen dira, hala nola txupinazora, entzierroetara, su artifizialetara eta bestelakoetara.


Zerbitzuak eta ordutegiak


Iruña-Donostia emakidan, egunero, Iruñera joateko 13 zerbitzu gehigarri gehituko dira: 05:00etan, 07:45ean, 8:30ean, 9:30ean, 10:30ean, 11:30ean, 12:30ean, 14:30ean, 18:30ean, 20:30ean, 21:30ean eta 23:30ean. Itzultzeko berriz, 11 zerbitzu gehigarri izango dira egunero: 07:00etan, 07:45ean, 08:30ean, 09:00etan, 10:30ean, 11:30ean, 12:00etan, 15:30ean, 18:30ean eta 21:00etan.

Bestalde, Tafallarekin lotzen den emakidan, egunero gehituko da Iruñera joateko zerbitzu gehigarri bat, 21:15ean. Itzultzeko, 6 maiztasun gehigarri gehituko dira egunero: bi 00:30ean, bat 2:45ean, bi 04:45ean eta bat 06:15ean.

Iruñea-Altsasu/Altsasu – Gasteiz emakidarako, Gasteizera itzultzeko 3 zerbitzu gehigarri sartzea aurreikusten da: bi larunbatean, hilak 8, eta igandean, hilak 9, 07:30ean eta 09:30ean, eta bat egunero, 23:59an.

Azkenik, Iruñea-Logroño ibilbidean 4 zerbitzu gehigarri gehituko dira, egunero joateko zerbitzu bat 21:00etan eta itzultzeko 3 zerbitzu, uztailaren 8 eta 9rako bakarrik 06:45ean, eta 9:00etan eta 23:50ean egunero.

Iruña-Tutera kontzesioak zerbitzu gehigarri bakarra izango du uztailaren 7, 8 eta 9an Tuterara itzultzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!