Gaurkoan elkarretaratzea egin dute Iruñerriko Mankomunitatearen egoitzan, garraio publikoaren ordutegiak berrikusteaz gain zerbitzuaren kalitatea eta langileen lan-baldintzak hobetu daitezen eskatzeko.
Autobus lerroak zaharkituta daudela azpimarratu dute, besteak beste, ibilbidean egindako semaforo edo oinezkotze obra-lanak direla eta, eta horiek berritzeko eskatu dute. Egoerak langileen zein erabiltzaileen estres mailan eragin zuzena duela ohartarazi dute, gogoraraziz herritarren eta zerbitzuaren arteko lehen harremana gidariak beraiek direla. Lerro batzuetan ordutegiekin betetzea ezinezkoa dela ere azpimarratu nahi izan dute.
Ohiko zerbitzuko 8. eta 21. lerroetan ordutegiekin betetzea "ia ezinezkoa" dela kritikatu dute gaurkoan.
Denborak berrikusi eta eguneratzeko eskatzeko heldu den ekainaren 21ean berriro elkarretaratzea eginen dute eta beste ekintza batzuk aurrera eramango dituztela ohartarazi dute gidariek.