M28 udal eta foru hauteskundeak

UPN PSNren jarrera eta estrategia aldaketarekin, kexu

Euskalerria Irratia 2023ko eka. 2a, 13:51

Nafarroako Gobernurako UPNko presidentegaiak, Javier Esparzak, PSNren “jarrera eta estrategia aldaketa” kritikatu ditu: esan du, PSN ez dela bere hitza betetzen ari, bere buruari botoa emanen ziola esan zuelako. Geroa Baiko Koldo Martinez alkate egiteko lau indarren beharra dagoela gogorarazi du Esparzak: PSN, EH Bildu, Zurekin Nafarroa eta Geroa Bairena. PSNk EH Bildurekin akordioa erdiesten badu UPNko Cristina Ibarrola ez dadin alkate izan, jakinda UPN indar bozkatuena izan dela, "espainiarrei azaldu beharko diete eta nafar guztiei eta baita euren boto emaileei ere euren jarrera berria", esan du kexu, Esparzak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!