Karrikirik salmenta postu propioa izanen du III Liburuaren Azokan

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 25a, 19:03

Ostiral honetan hasiera emanen zaio Nafarroako III Liburu Azokari. 17 liburudendak jarriko dituzte haien postuak Gazteluko Plazan ekainaren 4ra arte. Aurten, lehen aldiz Karrikirik jarriko du postua, eta ez nolanahikoa, gainera, postu bikoitza jarriko baitu. Egun hauetan liburuen aurkezpenak eta tailerrak ere eginen dira azokan. 

17 liburudendak jarriko dituzte haien salmenta postuak. Egunero zabalik egonen dira goizeko 10:30etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Ostiral honetan ere hasiko dira bertan eginen diren liburu aurkezpenak: Haritz Larragetaren “Anna Kopek eta erreginaren edabea” haurrentzako liburua 13.00ean aurkeztuko dute eta “Suak erreko ez balu” Eneko Barberenaren eleberri beltza eta Jon Alonsoren “Amaiur bat urtero” arratsaldeko 19:30ean.

Jon Bujanda Karrikiriko kideak eman digu honen inguruko informazioa. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!