Hil egin da joan den ostiralean Burlatan lan istripua izan zuen langilea

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 18a, 18:10

22 urteko gaztearen lan-heriotza gaitzetsi dute sindikatuek eta aurten Nafarroan lan istripuan hil den laugarren pertsona dela salatu dute.

22 urteko gaztea Automóviles Torregrosa enpresan, Burlatako Iturrondo poligonoan, lanean ari zela istripua izan zuen aurreko ostiralean eta ezbeharrean pairatutako zaurien ondorioz hil egin da.

ELAk salatu duenez, aurten Nafarroan lau pertsona hil dira jada haien lanpostuan eta Hego Euskal Herrian guztira 18. ELAren ustez, ezbehar-tasa handitzeak lotura zuzena du prebentzio-araudia ez betetzearekin eta lantokietan zaintzarik eta kontrolik ez izatearekin.

Halaber, CCOOk lan heriotza hori gaitzetsi du eta mekanismo gehiago eskatu ditu "ezein langilek ez dezan bere bizitza arriskuan jarri bere lanaldian".

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!