Nafarroako VWko zuzendaritzak enpresa batzordeari baieztatu berri dio baterien lantegia Landabenen kokatzeko proiektuak gaur egun ez duela finantzaketarik.
Igor Peñalver ELAko ordezkariak azaldu duenez bertako zuzendaritza taldea proiektuarekin "konprometituta" agertu da, baina 200 milioi euro inguruko inbertsioa bere eskumenetatik kanpo dagoela azpimarratu du. “Alemaniatik dirua produktuan edo baterien lantegian inbertitzea erabaki behar dela diote. Bietan ezin dela”.
Hori dela eta lan batzordeak erabaki du hainbat mugimendu egitea. Alde batetik Alemaniarekin jarriko dira harremanetan zuzenean “mundu mailako batzordean ordezkatuta dauden UGT eta CCOO sindikatuen bidez eginen dugu hori” eta bestaldetik Nafarroako Gobernuari esku hartzea eskatuko diote: “Trenbidea kentzeko diru publiko asko inbertitu zuen Nafarroako Gobernuak eta hori lotua zegoen, gure ustez, baterien lantegiaren proiektuarekin”.
Lanpostuen balizko galeraren inguruan Igor Peñalverrek dio informazio zehatzik ez dutela eta tentuz aritu behar dela ematen den informazioarekin Nafarroarentzako VW oso garrantzitsua delako eta hauteskunde prozesu batean sartuta daudelako une honetan.”