400 zuhaitz, karbono aztarna konpentsatzeko

Lohizune Amatria Zabalza 2023ko mar. 17a, 09:03

REAS Nafarroak 400 zuhaitz landatuko ditu Soraurengo hektarea bateko lurzoru batean bere entitateen CO2 aztarna konpentsatzeko.

Karbono-aztarna gizakiaren jarduerek ingurumenean duten eragina neurtzen duen adierazlea da. Zenbatekoa den jakiteko kalkulagailu propioa du REAS Nafarroak, eta ondoren isuriak murrizteko konpromisoa hartu baitute.

Horretarako, ekonomia solidarioaren sareak basoberritze jardunaldia antolatu du Arromendian erretako eremu batean, Soraurengo Arbolaren egunarekin koordinatuta. 400 zuhaitz landatuko dituzte, sarea osatzen duten entitateek eragiten duten aztarna konpentsatzeko.

Agresta Nafarroako REASeko kidea den kooperatibarekin lankidetza estuan, haritzak, hostazuri eta otsalizarrak landatuko dituzte; eta basoko profesionalek gainbegiratuko dute lana.

Parte hartzea irekia, baina aurretik izena eman behar da REASen atarian. Soraurenera joateko bi hitzordu antolatu dituzte: Arreko Trinitatean goizeko 9.00etan oinez joateko eta 9.30etan bizikletaz joateko. 10:00etan hasiko dira landaketa lanekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!