Mendebaldeko haizeak gogor jo zuen atzo arratsaldean, Iruñerrian. Iruñeko aireportuan AEMETek duen neurgailuak 39 kilometro orduko abiadura erregistratu zuen 16:00etan. Haize boladarik gogorrena, ordea, hiru ordu beranduago eman zen, zazpietan: 74 kilometro ordukoa. Zortziak bitartean horrelakoa izan ziren haizealdiak. Arangurenen, berriz, 60 kilometro ordukoa izan zen atzoko gogorrena.
Haize kolpeek kalte arinak eragin dituzte kalean. Hesiak eta guardasolak mugitu zituen haizeak, eta motorrak, adarrak eta zuhaitzak erori ziren. Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, “hainbat esku-hartze” egin behar izan zituzten.
Gaur bareago dabil haizea. Azken neurketen arabera, hiru kilometro orduko abiadura du gaur goizean Arangurenen, eta kolperik gogorrena hamalaukoa izan da. Iruñean, berriz, hamalauko abiadura du eta 33 izan da ufadarik bortitzena.