Euskararen ordenantza Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenetara egokitu du Zizur Nagusiko Udalak. Geroa Bai, EH Bildu, PSN eta atxiki gabeko bi zinegotziren 11 botoekin onartu dute aldaketa, azken osoko bilkuran. AS Zizur abstentziora jo du eta Navarra Sumako bost zinegotziek kontra bozkatu dute.
Ordenantzaren 18. eta 19. artikuluak aldatu dituzte. Idazkera berriaren arabera, oposizio-lehiaketa edo merezimendu-lehiaketa bidezko deialdi guztietan, euskara jakitea derrigorrezkoa ez denean, merezimendu gisa baloratuko da hori jakitea, beti ere hori egokia dela egiaztatzen duen txosten teknikoa egin ondoren. Gaur egun ez da txosten horren beharrik.
Euskararen balorazioa deialdiko puntu guztien % 10erainokoa izan ahalko da lehiaketa oposizioetan, eta merezimendu bidez hornitzen direnetan baremoari esleitutako puntuazioaren %10 izango da.
Aldaketak ez du EH Bildu konbentzitu, eta etorkizunean aldatzeko asmoa agertu du hizkuntza eskubideak berma daitezen. Navarra Sumak, berriz, murriztaileagoa egin nahi izan du ordenantza. Balorazioa balorazioa %10etik %5era jaistea eskatu du, besteen artean.