Saint Gobain Abrasivos enpresan 56 urteko langile bat hil da gaur goizean. Behargina lanpostura sartzera zihoala ondoezik sentitu eta bertan hil da. Hala eman du jakitera LAB sindikatuak.
LABek salatu du 68 direla Euskal Herrian 2022an lanean edo laneko bidean hil diren langileak. Eta 2021eko marka berdindu dela jakinarazi du. “LAB sindikatuak behin eta berriz salatu du enpresa gehienetan ez dutela betetzen lan osasunerako araudia eta heriotz gehienak lan istripu traumatiko ekidingarriek sortuak direla. Eta gobernuek, Txibiterenak zein Urkullurenak, ez dituzte dagozkien tresnak erabiltzen patronalari araudia betearazteko”, adirazi du sindikatuak ohar bidez.