Eurostat, Europar batasuneko inkesten agentziaren arabera, EAE Europako zerrendan bigarren postuan agertzen da Lituaniako eskualde baten atzean soilik. Estatu mailan EAE eta Nafarroa dira goiko postuetan eta atzetik Madril dator.
Eurostatek adierazi du lehen posizioak berrikuntza-jardueretan edo goi-mailako teknologiako fabrikazioan espezializatutako hainbat estatutako hiriburu eta eskualde kokatzen direla. Hala, top 10ean, Euskal Autonomia Erkidegoaz eta Nafarroaz gain, Utrech, Zurich, Luxenburgo, Budapest edo Île-de-France daude.
Aldiz, azken postuetan Ekialdeko Europako eta Italiako zenbait eskualde daude, baita Azoreak (Portugal) eta Guyana Frantsesa ere.
Espainiako Estatuari dagokionez, kopuru apalenak dituzten erkidegoak Murtzia eta Extremadura, Kanariak, Andaluzia eta Ceuta hiri autonomoa dira.