Tamara Angulo (LAB): “Patronalak proposatutakoa ez da nahikoa”

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko aza. 18a, 10:00

Hilabete bat egin dute gaur kirol kudeaketako langileek greba mugagabean. Azken orduan ezusteko mugimendua egin du Nafarroako Kirol Kudeaketako Enpresen Elkarteak.

Ohar bat bidali die patronalak langileei, iragartzeko aurten %4,5 igoko diela soldata. Agedena elkarteak kirol kudeaketako lau enpresa kudeatzen ditu, baina gehiago badira. Horregatik, ez nahikotzat jo dute erabakia sindikatuek. Hitzarmen oso eta orokor bat dute helburu.

Sindikatuak gertatutakoa aztertzen ari dira. Astelehenean bildu ziren azkenekoz eta patronalak orduan ez zuren halakorik proposatu. Aldebakartasunez hartu du erabakia. LABeko Tamara Anguloren iritziz, indarra eman die langileei horrek grebarekin jarraitzeko.

Gaur manifestazioa eginen dute 18:30ean, Baratxurien plazatik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!