Berme osoko aurkikuntza da Irulegikoa Gorrotxategirentzat. Zenbait arrazoi aipatu ditu:“Veleian ezagunak egiten zitzaizkigun gauza asko azaldu dira eta hemen aldiz %80 erabat ezezaguna egiten zaigu”. Gorrotxategik datorren lanari erreparatu dio: “Inportantea da testu osoa dugula, hasiera eta bukaerarekin, apurtu gabe…horrek lan egiteko aukera asko irekitzen ditu”.