Entzutekoak

Gizalaba: Indira Gandhi, Indiako agintari polemikoa

Euskalerria Irratia 2022ko aza. 15a, 19:05

Indiak izan duen lehendabiziko emakumezko lehen ministroa eta bakarra egaur egun arte. Munduko emakume boteretsunetako bat izatera iritsi zen, baina bere agintaldiak argi-itzalez beteak daude. Hau da aste honetan Bakarne Atxukarrok aurkeztu digun Gizalaba. 

1984.eko urriaren 31n Indira Gandhi hil zuten. 66 urte zituen, eta Indiako lehen ministroa zen. Lau urte lehenagotik hartua zeukan kargua, bigarren aldiz. Hain zuzen, 1966tik 1977ra ere Indiako lehen ministro izan zen .

Beraz, herrialde horretan lehen ministro karguan denbora gehien eman duen bigarren agintaria da (aitak, Nehruk, bakarrik gainditu du), eta, orain arte, kargu hori bete duen emakume bakarra da.

Haren bizitza argitasunaren eta itzalaren artean geratzen den hutsune horretan igaro zuen beti.

Lehenik eta behin haren familia aipatuko dugu. Gandhi abizena entzunda, Mahatma Gandhi datorkigu burura, ezta? Bada, esan beharra dago ezetz. Aita Nehru Indiako lider politikoa zeukan. Eta orduan abizena? Senarrarena, Mahatma Gandhirekin zerikusirik ez zeukana,  ez horixe.

Indira familiaren egoera ekonomikoak eskaintzen zizkion erosotasunen artean hazi zen. Ikastetxe eta erakunde ospetsuetan hezi zen Indian, Suitzan eta Erresuma Batuan. Etxera bueltatu zenean, familiak gustuko ez zeukan Feroze Gandhirekin ezkondu zen. Bi seme hazi zituen, baina bere bikotekidearen etengabeko desleialtasunek urrunketa eragin zuten, eta, azkenean, abandonatu egin zuen. Aitaren  etxean jarri zen bizitzen , eta, handik aurrera,  harenlaguntzailea bihurtu zen. Horrela hasi zen Indira Gandhi politikara hurbiltzen.

Indiaren independentziaren aldeegin zuten elkarrekin, Mahatma Gandhiren alderdiarekin batera, eta behin askatasuna lortuta, 17 urtez egon zen aitaren ondoan haren politika jardueran, Indiako lehendabiziko lehen ministro izatera ailegatu baitzen.

Aitak lekukoa eman zion gero, alderdiak familiaren kontrolpean jarrai zezan, eta horren ondorioz, Indira alderdiko presidentea bihurtu zen.

Aita zendu zenean, Lal Bahadur Shastrik Indiako bigarren lehen ministroa bilakatu zen, eta Indirari Informazio eta Irrati ministro kargua eman zion. Horretan aritu zen bi urtez, Sastri bat- batean hil arte.

Ustekabean harrapatu zituen heriotza horrek alderdi ezberdinetakoburuzagiak. Oinordekorik ez zuten. Orduan, norbait zintzoa eta otzana behar zutela pentsatu zuten, eta Indira iruditu zitzaien aukerarik egokiena. Ezaguna zen, eta Nehru-Gandhi dinastia boteretsuaren oinordekoa zen. Hori zela eta, Indiako lehen ministro izendatu zuten. Baina laster ikusi zutenIndira ez zela agintari florero/apaingarri huts bat izango.

Gandhik herrialdeko historiaren une kritiko batean hartu zuen kargua. Indiaren eta Pakistanen arteko gerra astebete lehenago hasia zen. Nazioa bi urteko lehorte baten erdian zegoen, eta horrek elikagai eskasia larria eragiten zuen. Horren ondorioz zegoen krisi ekonomikoa larria zen, inflazioak gora egiten zuen etengabean, baita langabeziak ere.

Bere gobernuan, herrialdea industrializatzera bideratutako politika ekonomikoa garatu zuen. Sobietar Batasunarekin harreman onak izan zituen, eta Bangladeshen independentzia babestu zuen, Pakistan ahultzeko asmoz. Bere kanpo-politikak  Estatu Batuetatik urruntzea ere ekarri zuen.

Barne politikan, larrialdi egoera ezarri zuen herrialdean, hedabideetako kritikak gaitzetsi zituen, justizia gorteetan defentsarako eskubidea eten zuen, derrigorrezko esterilizazioa agindu zuen, eta, 1977ra arte, dekretuz gobernatu zuen. Une horretan hauteskundeak deitu behar izan zituen, eta galdu egin zuen.

11 urte pasa ziren Lehen Ministro izendatu zutenetik, eta, garai hartan, herrialdeko agintari nagusia izateaz gain, Kanpo Harremanetarako ministroa, Finantza ministroa, Barne ministroa eta Defentsa ministroa ere izan zen, ez aldi berean, bata bestearen ostean baizik.Batzuek balio politikorik ez zuela esan arren!

Hauteskundeetan galdu ostean, ustelkeria salaketei, hauteskunde legearen urraketei eta oposiziokoen aurkako politika errepresiboa gauzatu izanari aurre egin behar izan zien.

Hala eta guztiz ere, gobernua batere iraunkorra ez zenez, handik hiru urtetara hauteskundeak izan ziren berriz, eta horietan bai, Indira eta haren alderdia  gertatu ziren garaile.

Bigarren agintaldi horretan, Indirak sikh nazionalismoa zapaldu nahi izan zuen. Mugimendu horrek estatu konfesional bat nahi zuen, eta Panyab lurraldearen independentzia lortu nahi zuen hori lortzeko. Indiraren gobernuak Punjaben banaketa gauzatzeko saiakerak zapaldu zituen, ehunka  lagun hilda, eta Izar Urdina Operazioa exekutatzea agindu zuen, mugimendu separatistaren buruzagiaren hilketa  ekarri zuena.

Ekintza  horiek atsekabe handia sortu zuten Indiako sikh gutxiengoaren artean, baina herrialdeko gizarteko hainbat talderen artean bere ospea indartu zuen, eta 1984ko hauteskundeak irabazi zituen .

Handik hiru hilabetera, elkarrizketa batera zihoala, sikh gutxiengoko  bi bizkartzainek hil zuten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!