Hezkuntzak hiru urteko hirugarren ikasgela bat ukatu die Irulegi ikastetxeko gurasoei

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko aza. 7a, 10:56

Departamentuak gutxieneko ratioak gainditzeko legearen zirrikitu bat erabili duela salatu dute familiek.

Hiru urteko 51 haur matrikulatu dira ikasturte honetan Mutiloako Irulegi ikastetxean. Bi ikasgelatan banatu ditu Hezkuntza departamentuak; hala, 25 eta 26 haur daude klase bakoitzean. Gutxieneko ratioak gainditzen dituztela ikusita hirugarren ikasgela bat eskatu dute familiek. "Bi haur epez kanpo matrikulatu zirenez, bost haur gehiago onartu ahal dituztela dio departamentuak. Legearen zirrikitua baliatuz, barruan ditugu denak”, azaldu du Iruñerria Goizetik albistegian Garazi Garcia gurasoak. 

Haur guztiak bi gelatan sartzeko altzariak atera behar izan dituzte, gainera, nahiz eta erabili daitezkeen espazioak eduki. Taldea hirutan banatzea da, gurasoen iritziz, irtenbiderik onena. Tutoreak gainezka daudela dio Garciak, eta horren ondorioz, haurrek ezin dutela jaso eta irakasleek ezin dutela eskaini beharrezko kalitatezko hezkuntza.

Argazkia: Irulegi Ikastetxe Publikoa

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!