50 herritara gerturatuko du euskara Gora Gora Fest kultur zikloak

Euskalerria Irratia 2022ko urr. 28a, 11:12

Bigarren urtez Gora Gora Fest 2022 zikloa eginen du Nafarroako Gobernuko Euskarabideak, abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta.

Ikuskizun musikalak, bakarrizketak, ipuin kontaketa antzeztuak, tailerrak, zirko ikuskizunak eta antzerkiak izanen dira hilabetez, Gora Gora Fest zikloan. Azaroaren 4an hasiko da eta abenduaren 11ra arte iraunen du. Zikloak Nafarroko herri txikietara heltzea izan du helburu, euskara eta euskarazko kultur ekimenak horiez gozatzeko aukera gutxiago duten eskualde eta plaza txikietara eramatea.

Jarduerak haurrei, gaztei eta familiei zuzendutako ikuskizunak izango dira eta, guztira, aurrez aurreko 50 kultura jarduera antolatu dira, eta online 4 saio. Emanaldi guztiak doan izango dira. Kontsultatu egitaraua hemen.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!