Antsoaingo Udaleko Navarra Sumak adierazi du Nafarroako Administrazio Auzitegiak baliogabetu egin duela euskara meritu gisa baloratzea herriko Udaleko lanpostu guztietan, baldin eta lanpostu horiek nahitaezko baldintza gisa ezagutzea eskatzen ez bada.
Eskuineko hiruokaren aburuz Administrazio Auzitegiak aurreikuspen hori baliogabetzen du, eta adierazten du Udalak euskara meritu gisa balora dezakeela "lanpostu jakin batzuetan, arrazionala eta proportzionala bada, eta lanpostu bakoitzaren balorazio indibidual eta egokiaren bidez motibatzen dela, bere ezaugarriak, funtzioak eta errealitate soziolinguistikoa kontuan hartuta".
Bide honetan "pozik" azaldu da NA+ euskararen aurka jarritako helegiteak bere helburua lortzea ekarri baitu, hau da, euskararen presentzia erakundeetan murriztea.