Nafarroako Administrazio Auzitegiak baliogabetu egin du Orkoiengo Udaleko bederatzi lanpostuetan euskararen eskakizuna, ez direlakoan "zuzenki herritarrekiko arretarako" postuak. Bederatzi horien artean, kultur koordinatzailea, gizarte-etxeko laguntzailea eta berdintasun-teknikaria daude. Ez hori bakarrik, euskara titulurik eskatzen ez den horietan, meritu gisa ezin dela baloratu ere ebatzi du auzitegiak. Neurria "diskriminatzailea eta neurriz kanpokoa" dela dio auzitegiak. Navarra Sumaren helegite bat aintzat hartu du auzitegiak.
Kontseiluko buru Paul Bilbaok erabakia salatu du, sare sozialetan. "Herritarren eskubideak urratzeko atea irekiko da berriz", haren ustez.
Nafarroako Administrazio Auzitegiak baliogabetu du Orkoiengo Udalak hainbat lanposturi ezarritako euskararen ezagutza. Herritarren eskubideak urratzeko atea irekiko da berriz. Ofizialtasun ezaren ondorioa da, eta, beraz, larunbatean Tuterara joateko arrazoia @hordagonafarroa pic.twitter.com/ql51qWPYmO
— Paul Bilbao Sarria (@paulbilbao) October 19, 2022